2007-04-30

HiZKuNTZaReN GaRRaNTZia

Hizkuntza seinu sistema bat da, eta berari esker sentitzen eta pentsatzen duguna adieraz dezakegu. Baina honen erabilera pertsona bakoitzaren pentsamoldearen arabera baldintzatuta egongo da. Honen adibide zehatza sagarra hitza izan daiteke. Hitz hau entzutean pertsona bakoitzak hitz hori interpretuko du eta era sinbolikoan sortu ere. Horregatik bati sagar hitza entzuterakoan sagar gorri handia bururatu ahal zaio eta beste bati aldiz, sagar berde txikia. Horregatik esaten dugu pentsamoldeak baldintzatzen gaituela.

Baina "Ezkutuan" dagoen curriculumari buruz hitz egin dugunean, mezu subliminalak adierazteko ahozkoa ez den komunikazioaren garrantzia azpimarratu dugu. Hala ere, hizkuntzak giza-komunikazioaren oinarriko elementu bezala analisi propioa merezi du, munduarekiko dugun ikuspegia eta gure pentsamendua baldintzatzen dituelako.

Eskolan erabilitako hizkuntza ere sexista da: Hizkuntzaren erreal akademia gomendatutako genero maskulinoaren abusuak, emakumezkoa den guztia estaltzen du, errealitate honen infrabalorazioa agerian geratzen da, aipatzen ez dena existitzen ez delako, aipatzen dena aldiz, sozialki garrantzitsua da.

No hay comentarios: